telebista
22:30ean
'Engaño' minisail britainiarraren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n
EiTB
Halaber, udako atalak berreskuratuko ditu Felix Linares gidari duen saioak; 'Si lo sé, no vengo' eta 'La pareja más guapa del mundo', besteak beste.
-
'Engaño' (Cheat) minisaila 'LND'n irudia. Irudia: EiTB
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Engaño minisail britaniarra estreinatuko du telebistan. Intrigaz eta misterioz betetako lanak iruzur arriskutsu batean murgilduta dauden bi emakume jarriko ditu aurrez aurre. Cheat jatorrizko izenburua duen lan honek arrakasta handia izan du Erresuma Batuan, eta bi aktore ospetsu ditu protagonista: Katherine Kelly, telebistan ibilbide luzea duen aktorea, eta Molly Windsor gaztea, telebistako aktore onenaren BAFTA sariaren irabazlea.
Leah unibertsitateko irakaslearen eta Rose haren ikaslearen arteko harreman arriskutsua dago horren oinarrian. Hainbat gertakari izan ondoren, haien arteko lotura indartu eta ondorio saihestezinak ekarriko dizkie. 'LND' saioak gaur eskainiko du minisailaren lehen zatia, eta bihar, asteazkena, azkena. Felix Linaresek filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.
Saioak, halaber, udako atalak berreskuratuko ditu, eta horietako batean, Si lo sé, no vengo izenekoan, munduko lurralde ederrenak infernu bihur daitezkeela erakutsiko du. La pareja más guapa del mundo izenekoan, berriz, bizitza errealean bikotea osatzen duten aktoreek elkar nola ezagutu zuten azalduko du. Gainera, saioaren jarraitzaileek opari bikainak irabaziko dituzte Tu canción favorita atalean.
'La Noche de… Engaño' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.