Itxi

telebista

20:30ean

Ander Gonzalezek kalera aterako du 'A Bocados de Verano' saioa, gaurtik aurrera

EiTB

Saioa uztailaren 8an hasiko da, eta Lekeitio izango da lehen helmuga.

  • Ander Gonzalez sukaldaria, Lekeition, 'A Bocados de Verano' saioan.

    Ander Gonzalez sukaldaria Lekeition, 'A Bocados de Verano' saioan. Argazkia: EiTB

Uztailaren 8tik aurrera, 'Teleberri' albistegiaren aurretik Ander Gonzalez sukaldariak kalean egingo duen saioan, Euskadiko herri politenak izango ditu jomuga, eta herri horietako kioskoetan antolatuko du sukaldea. Hartara, 'A Bocados de Verano' saioak aire freskoa zabaldu eta txangoa egingo du euskal herrietan barrena.

Anderrek, ostera, ez du bakarrik kozinatuko. Egunero laguntzaile bat izango du berarekin. Pertsona ezagunak izango ditu alboan, kultur, kirol eta sukaldaritza arlokoak, besteak beste, herrian bizi edo uda bertan pasatzen dutenak.

Errezetez gain, herriaren kultur eta sukaldaritza alorrak jorratuko dituzten bideoak eskainiko ditu saioak. Leku garrantzitsuak erakutsi eta gonbidatuak sukaldaritzarekin duten lotura jakinaraziko dute. Iñigo Arrasate Txapelpunk taldeko Iñigitorekin, esate baterako, Lekeitioko arrain-postuak ezagutuko dituzte, eta arraunlari talde bateko kideek estropada garaian jaten dutena jakingo dugu.

Batzuetan, eguneko kolaboratzaileak izango dira istorio horien protagonista, eta baliteke Anderrek ustekabe bat edo beste ere jasotzea.

Lehenengo astean Lekeitiora eramango gaitu saioak. Arroza untxiarekin eta muskuiluak prestatuko ditu Anderrek ETBn aski ezaguna den Ana Goitia lekeitiarrarekin. Hondartza eta kai-muturra ere erakutsiko dio gonbidatuak sukaldariari.

'A Bocados de Verano' 20:30ean izango da dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en.