Publizitatea
Itxi

2019/07/14

10:00

telebista

22:15ean

'El laberinto de Pedro Sánchez' erreportaje berezia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Inbestiduran inplikatutako eragile politikoen eta adituen iritziak bilduko ditu, jarduneko presidentearen egoera eta inbestidurarako dituen aukerak aztertzeko.

  • Pedro Sanchez

    Pedro Sanchez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sánchez Espainiako jarduneko presidente eta hautagai sozialistaren inbestidura saioa uztailaren 23an izango da. Hauteskundeak egin zirenetik ia hiru hilabete iragan direnean, hautagai sozialistak Espainiako Gobernuko presidente izateko asmo irmoa agertzen jarraitzen du, beharrezko babesak lortu ez dituen arren. ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai izango den El laberinto de Pedro Sánchez erreportajeak inbestiduraren inguruko egoera politiko nahasia aztertuko du.

PSOEk koalizio-gobernua negoziatzeko borondaterik ez duela kritikatu du Unidas-Podemosek. Sanchezek eta Iglesiasek ados jarri gabe jarraitzen dute eta bitartean, Estatua politikoki paralizatuta dago, eta gainontzeko alderdiek marra gorriak, betoak edo kordoi sanitarioak dituzte hizpide nagusi. Malgutasun handiagoa eskatzen duen egoera politiko oso zatikatuaren aurrean aurkitzen gara.

Ciudadanosen kasuan, oraingoan Rivera izan da Sanchezi 'ezetz' esan diona. Pablo Casadok, berriz, abstenituko ez dela iragarri du. Beraz, inbestidura saioak aurrera egingo badu, zentsura mozioaren bazkide ohiak konbentzitu beharko ditu Sánchezek. Baina hautagai sozialistak batzuenganako konfiantza eza agertzen du. Euskal eta katalan independentistekiko erreparoak, baina baita Elkarrekin Podemosekin ere ageriko zalantzak. Zeren beldur da buruzagi sozialista?

Iglesiasek aulkiak nahi ditu Ministroen Kontseiluan eta Sánchezek uko egin dio elkarrekin gobernu taldea osatzeari. Kataluniako auziaren inguruan duten jarrera ezberdinak, oztopo handia koalizio gobernua osatzeko; baina ez da arazo bakarra. Zer gertatuko da?, irailera arte egongo gara jarduneko gobernu batekin? Hauteskunde berriak deitzera ausartuko ote dira?

Gai honi buruz berba egiteko bost ahots ezberdin izango dituzte: Luis Aizpeolea (kazetaria eta analista El País egunkarian), Dani Sánchez Ugart (Ara egunkariaren Madrileko ordezkaria), Pablo Simon (politologoa), Angélica Rubio (El Plural-en zuzendaria) eta Charo Zarzalejos (kazetaria). Inbestiduran inplikatutako aktore politikoen iritziak ere jasoko ditu erreportajeak.

El laberinto de Pedro Sánchez gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;