Itxi

telebista

22.15ean

'Dos suegros y un destino' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB

Modako blogari baten eta konpositore izan nahi duen musikagile baten arteko maitasun istorio batean datza, hala ere, ez dituzte gauzak batere erraz, beraien aitek hauek banantzea baitute helburu.

  • 'Dos suegros y un destino' filma

    'Dos suegros y un destino' filma

"Dos suegros y un destino" filma estreinatuko dute, gaur gauean, ETB2n. Francesco Miccichè dugu istorioaren zuzendaria eta Diego Abatantuono, Dino Abbrescia, Grace Ambrose, Lorenzo Zurzolo, Rosita Celentano, Valeria Bilello eta Vincenzo Salemme ari dira aktore lanetan.

Filmaren nondik-norakoen artean, modako blogari blogger baten eta konpositore izan nahi duen musikagile baten arteko maitasun istorioa dugu, eta nahiz eta hasiera batean amankomunean askorik ez dutela atzeman, gerora, ezkontzea erabakitzen dute. Beraien aitek ere ez dute ezertxo ere amankomunean, bata, Gaetano da eta Italiako hegoaldeko alkatea da, eta, bestea, Diego, iparraldeko empresario aberats bat da. Beraien arteko gorrotoa nabaria da eta gauza bakarrean egin dute ados: ahalik eta guztia egingo dute bikotea banatze aldera. Lortuko al dute?

Ez ezazu xehetasunik galdu eta goza ezazu "Dos suegros y un destino" filmaz, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema