Itxi

prentsa oharrak

Kirolak

Txirrindularitza, futbola eta pilota, larunbatean, ETB-1en

A.A.

EITB

Italiako Giro, Cordoba-Albacete, Irujo-Olaizola II eta Gravn Txapelketako finalak.

Hainbat kirol emanaldi osatuko ditu larunbat honetan ETB-1ek eta ETBSat-ek. Txirrindularitzak, futbolak eta pilotak osatuko dute eskaintza batean eta bestean.

Italiako Giroa, ETB-1 eta eitb.com-en

15:00etan hasiko da Italiako Giroko 8. etaparen emankizuna. Saprin hasi eta Tropean amaituko dute asteburuko lehen jarduna txirrindulariek, 214 kilometro luze. Ohi denez, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira berriemaile eta eitb.com-en ere jarraitu ahal izango da proba.

17:50ean "Zilarrezko Futbola" saioak hartuko du lekukoa, Txemi Galarragak aurkeztuta. Bigarren Mailako albisteak errepasatzeaz gain, Cordoba-Albacete partida zuzenean eskainiko dute Ander Txintxurreta eta Naxari Altunaren eskutik.

20:00etan Txapeldunen Ligako berriak ekarriko ditu "Magazine Champions League" saioak.

Irujo-Olaizola II partida, ETBSat-en

16:55ean afizionatu mailako Gravn Txapelketako finalean gertatutakoa kontatuko dute Koldo Aldalurrek eta Kepa Arroitajauregik. 23:30ean gazteen torneoko finaleko laburpena osatuko dute Iñigo Aiestaranek eta Jose Mari Zezeagak.

Arratsaldean Bizkaia pilotalekuan jokatutako Irujo eta Aimar Olaizolaren arteko buruz burukoa 22:30ean eskainiko du ETBSatek Juanan Legorbururen eta Iñigo Aiestaranen eskutik.