telebista
Elkarrizketa
Moda argazkiez, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Lucho Rengifo argazkilaria izango du gonbidatu David Barberok.
Lucho Rengifo Bilbon bizi den argazkilari latinoamerikarrak Fashion Poses liburua argitaratu du eta bere lana hizpide, astearteko gonbidatua izango da ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, moda argazkien inguruan arituko da, bere liburuan proposatzen dituen teknika ezberdinak azalduz, eta horrez gain, argazkilari moduan izandako ibilbidea errepasatuko du.
''Forum'' astearte honetan emitituko da 08:05etik aurrera ETB-2n.