Itxi

telebista

Audientzia

'El Sabor del Crimen' bere ordu-tartean audientzia-buru, % 10,7ko kuotarekin

EiTB

Saioak 274.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Andrea Ropero eta Xabier Gutierrez 'El Sabor del Crimen' saioan

    Andrea Ropero eta Xabier Gutierrez 'El Sabor del Crimen' saioan. Argazkia: EiTB

Asteleheneko 'El Sabor del Crimen' saioa bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen % 10,7ko kuotarekin. Andrea Roperok eta Xabier Gutierrezek gerra zibila gogoratu zuten La higuera de los bastardos pelikularen harira. Ramiro Pinilla idazle getxotarraren La higuera eleberrian oinarritutako film honek Karra Elejalde aktorea du protagonista.

Denboraldiko saiorik ikusiena izan zen eta 274.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.