telebista
22:30ean
Kuala Lumpur, ostegun honetako 'Vascos por el Mundo' saioan
EITB
Amaiur Elizari kazetariak Malaysiako hiriburua ezagutuko du, bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik: Maitane, Izaro, Pablo, Imanol, Pedro eta Itziar.
-
Kuala Lumpur, 'Vascos por el Mundo' saioan. Irudia: EiTB
Ostegun honetako 'Vascos por el Mundo' saioak Kuala Lumpur, hiru milioi biztanle dituen Asiako hiri erraldoia, ezagutuko du. Espiritualitatearen eta modernitatearen arteko bidean, kultura anitzen topagunea da Malaysiako hiriburua. Bertan bizi diren Maitane, Izaro, Pablo, Imanol, Pedro eta Itziar euskaldunek Amaiur Elizari kazetaria hiriko kaleetan zehar gidatuko dute.
Besteak beste, hiriko merkatu garrantzitsuenak ezagutuko dituzte: Jalan Alor, Chow Kit y Chinatown. Gainera, Petronas Dorreetara igoko dira, munduko dorre bikirik altuenetara, eta KL Tower dorreko kristalezko zoruan ibiliko dira.
'Vascos por el Mundo' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.