Itxi

telebista

ETB-2n

Jose Luis Villalonga gogoratuz, astearteko 'Forum' saioan

A.H.

EITB

David Barberok Begoña Aranguren idazle eta kazetaria elkarrizketatuko du.

Begoña Aranguren idazle eta kazetariak Niño mal de casa bien liburua argitaratu berri du eta, bere esanetan, bere senarra izandako Jose Luis Villalongari buruz idatziko duen azkeneko liburua izango da. Astearte honetan ''Forum'' elkarrizketa saiora hurbilduko da, Villalongarekin izandako elkarrizketa batean oinarritutako liburu honen ezaugarri eta edukiak komentatzera. Horrez gain, bere bikote bizimoduaz galdetuko dio David Barberok.

''Forum'' astearte honetan emitituko da goizeko 08:05etik aurrera ETB-2n.