Itxi

telebista

22:15ean

Finalaren aurretik azken erronka, gaur gauean, 'Restaurante Sin Barreras' saioan

EiTB

Lehen aldiz, jatetxe batean benetako zerbitzua eskaini beharko dute lehiakideek.

  • 'Restaurante Sin Barreras' saioko Saioa eta Igone

    'Restaurante Sin Barreras' saioko Saioa eta Igone. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 'Restaurante Sin Barreras' saioko lehiakideek munduaz duten ikuspegia erakutsiko digute sukaldaritzaren bitartez. Sala tailerrean, lehiakide bakoitzak bodegoi gastronomiko bat margotuko du, eta 3D inprimagailu batek hostopilak moldekatuko ditu irudien arabera. Ondoren, margotu egingo dituzte.

Nafarroako Unibertsitateko museora egingo dute bisitan arte abstraktuaz arituko zaizkigu. Ondoren, bertan ikusitakoa oinarri hartuta, jaki bereziren bat prestatu beharko dute sukaldaritza tailerrean.

Azken proban, lehen aldiz jatetxe batean benetako zerbitzua eskaini beharko dute.

'Restaurante Sin Barreras' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.