Itxi

telebista

20:00etan

Balmasedara txangoa, arratsaldean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan

EiTB

Bertako eltzekoaren, pasio bizidunaren eta txapelen museoaren berri izango du sukaldariak Bizkaiko lehen hiribilduan.

  • Joseba Arguiñano Balmasedan izango da

    Joseba Arguiñano Balmasedan izango da

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa Balmasedara iritsiko da gaur arratsaldean. Jose Larrinagak (78 urte) hartuko du sukaldaria eta Bizkaiko lehen hiribilduaren historiaren zertzelada batzuk emango dizkio.

Sukaldaritza da herriaren bereizgarrietako bat. Bertako eltzekoak oso ezagunak dira, eta hango jatetxe askotan prestatzen dituzte. Pintxo i Blanco jatetxeko Jose Angel Sarachaga sukaldari eta jabeak kuzinatuko ditu Josebarekin dastatzeko.

Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunea oso leku esanguratsua da. Aste Santuan Balmasedako bizilagunek Gurutze Bidea antzeztu ohi dute eta milaka lagun biltzen da hori ikustera. Duela 45 urtetik hona Jose Angel Ramon Zarra-k antolatu eta zuzentzen du antzerkia.

2007an txapelak eta beste zenbait ehun-gai lantzen zituen La Encartada lantegia museo bilakatu zen. Bisitariak XIX mende amaierako industria iraultzara atzera bidaia egiten du museoan. Guztiaren berri emango dio Begoña de Ibarra La Encartada Fabrika-Museoaren zuzendariak.

Halaber, Balmasedan lo egiteko leku berezi baten proposamena egingo du Josebak. San Roqueko komentuak, klarisatarren etxea izandakoa, hotel bihurtu dute. Bibiana Castellano zuzendari komertzialak instalakuntzak erakutsiko dizkio aurkezleari.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan egongo da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.