Itxi

telebista

22:30ean

'Rescate al amanecer' pelikula, gaur gauean, 'La Noche de...'n

EiTB

Felix Linaresek ihesaldiei buruzko saio berezia osatuko du, Hollywoodeko film ezagunak aztertu eta ETB1en igandean estreinatuko den 'Ihesaldia' telesailaren aurrerapena eskainiz.

  • 'Rescate al Amancer' pelikularen irudia

    'Rescate al Amancer' pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik aterata.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak ihesaldiei buruzko saio berezia eskainiko du. Alde batetik, Rescate al amanecer pelikula izango da ikusgai, benetako gertakarietan oinarritutako ihesaldi baten istorioa: Vietnamgo gerra garaian, Dieter Dengler pilotu aleman-estatubatuarrak preso-esparru batetik ihes egitea lortu zuenekoa. Christian Bale aktorea da protagonista eta Felix Linaresek pelikularen grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango dizkigu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, pelikuletan ikusi ditugun ihesaldi ospetsuenen inguruko erreportaje berezia eskainiko du saioak, horien artean: La gran evasión, El expreso de medianoche, Papillom eta La fuga de Alcatraz.

Amaitzeko, igandean, ETB1ek estreinatuko duen 'Ihesaldia' telesailaren aurrerapena eskainiko du 'LND'k. Pausokak eta ETBk elkarlanean ekoitzitako telesailak 1970eko hamarkadan Basauriko espetxetik ihes egiteko zenbait euskal presok landu zuten plana azalduko du.

'La Noche de... Rescate al amanecer' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.