Itxi

telebista

Pilota

Pilota Eibartik, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Partida nagusian Altuna III-Galarza eta Laso-Albisu izango dira aurrez aurre, Binakako Txapelketaren barruan.

  • Pilota emanaldia ETB1en

    Pilota emanaldia ETB1en. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Eguberri egunez, zuzeneko pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etan hasita, Eibarko Astelenatik.

Elezkano II-O. Etxebarria vs P. Etxeberria-Bikuña norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Ondoren, partida nagusia jokatuko da, Binakako Txapelketako Altuna III-Galarza vs Laso-Albisu. Hirugarren neurketa Binakako Promozio Txapelketakoa izango da: Agirre-Eskiroz vs Egiguren V-Erostarbe.