Itxi

telebista

Audientzia

ETBko Gabon Gaueko bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten

EiTB

ETB1eko 'Gabon! Kantatzera gatoz' saioak % 10,7ko audientzia-zatia lortu zuen, eta ETB2ko 'Dancing Olite-Erriberri' saioak, berriz, % 12,7ko kuota.

  • 'Gabon! Kantatzera gatoz' saioaren irudia.

    'Gabon! Kantatzera gatoz' saioa. Irudia: EiTB.

Euskal Telebistako saio bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten Gabon Gauean.

ETB1ko 'Gabon! Kantatzera gatoz' saio bereziak % 10,7ko audientzia-zatia lortu zuen, euskaldunen artean % 16,8ko kuota bereganatuz. Zuriñek eta Telleria anaiek aurkeztutako saioak euskal gizarteko aurpegi ezagunenak kantatzera gonbidatu zituen.

ETB2n, Ion Aramendik gidatutako 'Dancing Olite- Erriberri' saioak % 12,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Gotzon Poza koreografoaren laguntzarekin, Olite-Erriberriko herritarrek Lip-dub ikusgarria egin zuten herriko kaleetan zehar. Saioak 182.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Aipagarriak dira gainera, ETB1eko 'Oholtzan' emanaldi bereziek lortutako datuak: Kantu- afaria Senperen ikuskizunak % 5,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 8,3ko kuota izan zituen, eta Gabon Kantak Arantzazun saioak ordea, % 2,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 6,8ko kuota.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena