Pilota
Ostiralean
Sopelanako pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute partiden berri 22:15etik aurrera.
Ostiral honetan, Euskal Telebistako ''ETB Kantxa'' saioak Sopelanako pilotalekuarekin bat egingo du zuzenan eta bertan jokatuko diren pilota partidak eskainiko ditu 22:15etik aurrera. Hasteko, Apezetxea-Larrinaga eta Aritz Lasa-Ladis Galarza bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Martinez de Irujo-Laskurain eta Gonzalez-Zubieta pilotariek jokatuko dute bigarren partida. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute jaialdiaren berri ETB-1en.


