09:07

telebista

20:00etan

"Escapadas con Joseba Arguiñano" Guardiako aintzira-gunean izango da arratsaldean

EiTB

Aurkezleak biotopo babestura bisita egingo du. Lau hezegunek osatzen dute ekosistema berezi hori.

  • Joseba Arguiñano Gabriel García de Marcosekin hizketan Guardiako aintzira-gunean

    Joseba Arguiñano Guardiako aintzira-gunera joango da. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Escapadas con Joseba Arguiñano" saioak Guardiako biotopo babestura bisita egingo du gaur. Lau hezegunek osatzen dute ekosistema berezia.

Gabriel Garcia de Marcosek egingo dio harrera Josebari. 28 urteko Garcia de Marcos ingurumenean da aditua eta Carralogrono hezegunera eramango du, bertako landaretza eta fauna berezia erakutsiz.

Carravalseca izeneko hezegunean, Casa Primiciako mahastiak daude. Bertan, Iker Madrid kudeatzaileak lekuak erakusten dituen ekimen guztiak kontatuko dizkio.

Aitor Badiolak, berriz, La Prao de la Paul aintzira-gunera eramango du Joseba. Animatzaile soziokultural honi natura eta argazkiak egitea asko gustatzen zaio eta horren inguruan ere arituko dira.

Guardiaren alboan egonik, erdi aroko hiribildu honetan barrena paseatu eta lur azpian dagoena ikusteko aprobetxatuko du. El Fabulista upategietako Cesar Saénz de Samaniegok lurrazpiko upategi ikaragarriak erakutsiko dizkio.

"Escapadas con Joseba Arguiñano" gaur izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena