Itxi

telebista

Elkarrizketa

Maria San Gilek bere liburua aurkeztuko du astearteko 'Forum' saioan

A.H.

EITB

En la mitad de mi vida liburuak bere ibilbide pertsonal eta politikoa biltzen du.

  • Maria San Gil. Argazkia: EITB

Maria San Gil Euskadiko Alderdi Popularreko presidente ohia hartuko du gonbidatu David Barberok astearteko ''Forum'' saioan, 08:05ean, ETB-2n. Argitaratu berri duen En la mitad de mi vida liburua aurkeztuko du San Gilek. Liburuan, bere bizitza politko eta pertsonalaren gaineko hausnarketa egiteaz gain, hainbat pasarte bildu ditu. Horien inguruan luze eta zabal mintzatuko dira elkarrizketan.