prentsa oharrak
Ostegun honetan
'Pobre de Mi' sanferminei agur esateko, ETB-1en
A.E.
EITB
Ilaski Serranok eta Dani Martirenak egingo dute jaietako azken ekitaldiaren kontakizuna.
Ostegun honetan, Euskal Telebistako lehenengo kateak Pobre de Mi ekitaldia eskainiko du sanferminei agur esateko. Ilaski Serranok eta Dani Martirenak Iruñeko udaletxetik egingo dute Pobre de Mi ekitaldi hunkigarriaren kontakizuna. 00:05ak aldera egingo du bat ETBk Iruñearekin, pilotaren ostean.
''Pobre de mi'' kantarekin bukatzen dira ofizialki San Fermin jaiak uztailaren 14ean, gauerdian. Jendea, oraindik zuriz jantzita eta kandela eskutan, udal plazan biltzen da eta agurreko kanta famatua abesten du: ''Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín'', eta jarraian ''Ya falta menos'' batera kantatzen du (Gutxiago falta da berriz sanferminak izateko).

