Publizitatea
Itxi

2020/03/05

00:40

telebista

22:30ean

Piemonten izango da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean

EiTB

Carolina Calvo kazetaria Alpeetako lurralde honetan barrena murgilduko da, Amaia, Haitz, Marina, Cristina eta Maite euskaldunekin batera.

  • Turin

    Turin. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Alpeetako Piemonte eskualdea ezagutuko du. Carolina Calvo kazetariak Amaia, Haitz, Marina, Cristina eta Maite euskaldunen eskutik arakatuko du Italiako iparraldeko eskualde ikusgarri hau.

Piemonteko hiriburua, Turin, Italiako hiri ederrenetako bat da. Hiri magikoa da, ez bakarrik Izara Santua bertan dagoelako, baizik eta bi ardatz esoterikoen artean kokatzen delako: magia zuria eta magia beltzaren hirukiek bat egiten duten tokia, hain zuzen ere.

Ardogintza oso hedatuta dago eskualde osoan zehar, eta Barolo herrian, munduko ardorik onenetako bat ekoizten da. Halaber, 80ko eta 90eko hamarkadetan, slow food mugimendua sortu zen Piemonten. Kalitateko janaria, produktu naturalak eta etxeko errezetak aldarrikatzen dituen filosofia du mugimendu honek.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;