Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

Erregina Kopako Lointek Gernika vs RPK Araski partida, 18:00etan, zuzenean

EiTB

Saskibaloiko Erregina Kopako final-laurdenetako norgehiagoka arratsaldean izango dugu ikusgai. 22:55ean, berriz, Granada-Athletic Errege Kopako finalerdiari eskainitako saio berezia.

  • Lointek Gernika saskibaloi taldeko partida bateko irudia

    Lointek Gernika taldearen partida bat. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Bi kirol hitzordu izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. 

Hasteko, 18:00etan, saskibaloiko Erregina Koparen final-laurdenetako Lointek Gernika vs RPK Araski partida zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Xabier de la Fuente arduratuko da kontakizunaz Aitor Uriondo lagun duela. 

22:55ean "Area Txikia. Koparen Bila" saio berezia hasiko da, Granada-Athletic futboleko Errege Kopako finalerdia ardatz hartuta. Jon Balentziagak, Gorka Iraizoz eta Oinatz Bengoetxea gonbidatuak lagun dituela, neurketaren analisia egingo du eta Granadara joandako lankideekin bat eginez, protagonisten eta zaleen hitzak bilduko ditu.