telebista
Audientzia
"El Conquistador", lider bederatzigarren astez jarraian, % 23,2ko kuotarekin
EiTB
Gaueko "Teleberri" albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 28,4ko audientzia-zatia bereganatuz.
-
"El Conquistador" saioko taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" saioa astelehen gaueko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da bederatzigarren astez jarraian, % 23,2ko kuota bereganatuz. Julian Iantzik aurkezten duen realityak 297.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Abenturaren zortzigarren atal honetan, nesken taldeak lehen garaipena lortu zuen, eta Fetato talde urdineko kidea izan zen asteko kanporatua. Gertatutako guztia gertutik jarraitu zuten sare sozialetako erabiltzaileek ere, eta #conquis8 etiketa joera izan zen Twitterren, sare sozialean bi milioi inprimatze baino gehiago lortuz. Halaber, Mikel talde gorriko kidearen izena ere joera izan zen.
"Teleberri 2" eguneko saiorik ikusiena
Gaueko "Teleberri" albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Saioak % 28,4ko audientzia-zatia lortu zuen, 2015. urtetik lortu duen daturik onena. Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen albistegiak 376.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.