Itxi

telebista

Koronabirusa

Behin-behineko neurria: EiTBko saioetan ez da publikorik izango

Horrez gainera, EiTBko egoitzetan egiten diren bisita gidatuak bertan behera gelditu dira. Neurriok bi astez luzatuko dira.

  • Bilboko EiTBren egoitza

    Bilboko EiTBren egoitza. Argazkia: EiTB

Martxoaren 11tik aurrera saioetara publikorik ez joatea erabaki du EiTBk, Koronabirusaren aurka hartutako neurrien artean. Hortaz, "El Conquis"eko debateak eta "Gure Kasa" saioak, esaterako, ez dute ikuslerik izango platoan bertan.

Horrez gainera, EiTBko egoitzetan antolatzen diren bisita gidatuak ere bertan behera gelditu dira.

Neurriok bi astez luzatuko dira hasiera batean, martxoaren 25era arte hain zuzen ere. Halere, EiTBk bere programazioa bere horretan mantenduko duela ziurtatu du, hori bai, publikorik gabe.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.