Itxi

prentsa oharrak

ETB-1 eta ETB-2n

Bermeoko Izaro ezagutuko du 'Kresala'k aste honetan

A.H.

EITB

Horrez gain, Unai Basurkok Groenlandian izandako bizipenaz arituko da.

  • Argazkia: J. Imanol Aragon

    Argazkia: J. Imanol Aragon

Aste honetan, ''Kresala'' saioko uharteen atalean Bermeoko Izarora hurbiludko dira, irla honen historia eta kondaira ezagutzera. ''Kresala''ko taldearekin ETBko Ilaski Serrano kazetaria joango da, bermeotarra izanik oso ondo ezagutzen baitu Izaroko uhartea.

Horrez gain, Unai Basurkorekin solasaldia izango dute ''Kresala''n eta Groenlandian bizitako esperientziaz galdetuko diote. Bere eskifaia-kide izandako Jon Zarragarekin ere arituko dira kontu kontari, belaontziz itsas ibilbide luzeak egindako itsasgizona.

Bestalde, Itsasoen Jaialdian ere egingo du ''Kresala''k sartu-irtena. Orain gutxi Bilbon ospatu izan den ekimena, aisiarekin eta itsasoarekin lotutako eskaintza zabala erakutsi du.

Eta amaitzeko, Bilboko Portuaren historia luzea errepasatuko du saioak, baita daturik interesgarrienak aipatu ere. Horretarako, Bilboko alkatearekin eta Portuko Agintzaritzaren presidentearekin izango da, besteak beste.

''Kresala'' astearte honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en eta igandean goizeko 10:00etan ETB-2n.