Publizitatea
Itxi

2020/03/29

08:36

telebista

Kirol eskaintza

Julian Retegiren partida historikoak ETBn

EiTB

Erasungo pilotaria izango da protagonista "ETB Kantxa Solasean" saioan

  • Julian Retegi pilotaria pilotari ematen

    Julian Retegi pilotaria, EiTBren bideo baetik hartutako irudian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Esku pilota zaleek Julian Retegi pilotari handiaren partidekin gozatzeko aukera izango dute gaur igandea "ETB Kantxa Solasean" (17:00etan) saioan.

Hain zuzen, Retegiren lau norgehiagoka eskainiko dira: 1988ko Binakako finala, Ladutxe-Martinikorena vs RetegiII-Errandonea; 1993ko Banakako finala, Retegi II vs Galartza III; 1997ko Lau t´erdiko finala, Retegi II vs Titin III, eta Julianek jokaturiko azken partida, Retegi II-Barriola vs OlaizolaII-Armendariz (2001/09/20). Hori guztia Abel Barriolak eta Mikel Idoatek platotik komentatuko dute Xabier Euzkitze lagun dutela, zuzeneko saioan. 

Bestetik, "Helmuga" saioaren ostean, iazko Zegama-Aizkorri proba izango da ikusgai 12:30ean, eta ondoren Katea ez da eten dokumentala eskainiko da. Ana Ruiz Mitxelena, Espainiako Selekzioan jokatu zuen lehen futbolari eta atezain euskalduna, da protagonista. 1993an, 26 urte zituela, istripu hil zen. Ondoren, Ander anaiak atezain entrenatzaile egitea erabaki zuen.

Eskaintza hau guztia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu.

                        

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;