telebista
Audientzia
"El Conquistador" berriz ere audientzia-buru, asteleheneko ordutegi nagusian
EiTB
Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 20,3ko audientzia zatia bereganatu zuen.
-
"El Conquistador" saioko taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" saioa berriz ere audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian, % 20,3ko kuota bereganatuz. Julian Iantzik aurkezten duen saioak 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Estreinatu zenetik, astero, lidergoari eutsi dio bere ordu-tartean.
Hamaikagarren atalean, Ikerrek merezita galdu zuen duelua, eta urdinek akuilu-makuiluen immunitate jokoa irabazi zuten Estherren lan onaren ondorioz. Talde berdea galtzaile atera zen, baina Martik Iker kanporatzea lortu zuen dueluan.
Sare sozialetan ere, oihartzun handia izan zuen hamaikagarren atal honetan gertatutako guztiak. #conquis11 etiketa joera izan zen Twitterren, eta bigarren postua lortu zuen estatu mailako Trending Topic zerrendan.
"Teleberri 2", eguneko saiorik ikusiena
Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen "Teleberri 2" albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen % 24,3ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 425.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.