Itxi

telebista

22:30ean

Andrea eta Seleta izango dira gaurko protagonistak "El Conquis" saioan

EiTB

Immunitate joko garrantzitsuenaren bezperan, abenturatik kanporatu duten azken lehiakidea eta iazko kapitaina hartuko ditu platoan Patxi Alonsok.

  • Andrea Azkune Artetxe, 2020ko 'El Conquis' saioko lehiakidea

    Andrea Azkune Artetxe, 2020ko 'El Conquis' saioko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Andrea, abenturatik kanporatutako azken lehiakidea, hartuko dute "El Conquis" saioko platoan gaur gauean. Nortasun handiko emakume hau galduta, Maja taldeari amaitu zaio dueluetan izan duen bolada ona. Patxi Alonsorekin izango duen hizketaldian, Patrirekin, Nekanerekin eta gainerako taldekideekin izan duen harremanaz mintzatuko da. 

Bestalde, kapitaina kanpamentu txirora eta Adri eta Isma kanpamentu oso txirora nola itzuli diren erakutsiko dute. Duelua irabazi duen Adrik aurrez aurre izango ditu berriz ere izendapenetan 'borrero' izan diren taldekideak; hots, Eneko, Patxi, Kali, Jurdan eta konpainia. Nola erreakzionatuko ote du Donostiako triatletak? 

Orain arte ikusi ez diren beste hainbat irudi ere erakutsiko dizkigu Patxi Alonsok: kanpamentu bakoitzera gutun berri bat iritsiko da, lehiakide guztiak Julianekin elkartuko dira, eta immunitate joko berri bat izango dute, lehiaketak orain arte izan duen garrantzitsuena. 

Platoan, gainerako kanporatuak, adituak, Ainhoa, Txurru eta Humberto egongo dira, baita gonbidatu berezi bat ere: Seleta (iaz kapitaina izan zen). 

"El Conquis del Caribe" asteazkenero izaten da ikusgai, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.