telebista
Maiatzaren 4tik 9ra
Euskal Bizikleta, Giroa eta Urkiolako igoera, asteko txirrindularitza tartean
EiTB
Roberto Laiseka, Amets Txurruka, Pello Bilbao eta Mikel Nieve izango dira protagonista.
-
Amets Txurruka, aste honetako txirrindularitza tarteko protagonistetako bat
Maiatzaren 4tik 9ra bitarteko txirrindularitza tartean, denetarik izango dugu.
Euskal Bizikletako etapa sortarekin jarraituz, ostiralean, Pello Bilbaok 2019ko Giroan, Vasto eta L'Aquila arteko 7. etapan, lortutako lehen garaipena izango da ikusgai.
Azkenik, larunbatean, 2018ko Giroko azken-aurreko etapa gogoratuko dugu, Susan hasi eta Breuil-Cervinian amaitu zena. Mikel Nieve leitzarra nagusitu zen bertan.
Txirrindularitza tartea, astelehenetik larunbatera bitartean, 15:40 inguruan, ETB1en eta eitb.eus-en.