Itxi

telebista

Audientzi nota

Athletic-Trabzonspor partida, eguneko saiorik ikusiena Euskadin

A.H.

EITB

Norgehiagokak %23ko audientzia zatia lortu zuen.

ETB-1ek zuzenean eskainitako Athletic-en eta Trabzonspor talde turkiarraren arteko norgehigoka eguneko saiorik ikusiena izan zen ostegunean Euskadin. Partidak %23ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz besteko 132.000 ikus-entzule.

Horrez gain, 383.000 pertsonek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin, partidak piztutako ikusminaren adierazgarri. Izan ere, talde zurigorriak Europa League-ko talde faserako txartela zuen jokoan. Atzoko berdinketaren ostean, kanporaketa itzulerako partidan erabakiko da, datorren ostegunean, Istambulen. Hitzordu hau ere zuzenean eskainiko du ETB-1ek.

Bestalde, eitb.com-eko kirol sailak 27.053 erabiltzaile bakar izan zituen ostegunean, egunean zehar, eta horietatik 20.000 baino gehiagok Athletic-en partidaren zuzeneko emanaldia jarraitu zuten streaming-aren bidez, Nielsen on-line-en neurketa datuen arabera. Gainera, norgehiagokak iraun zuen bitartean, erabiltzaileen 300 komentario jaso ziren.