telebista
Larunbatean
Hondarribiko Ikurriña, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
ETBSat-ek 20:00etatik aurrera eskainiko du Eibar eta Athletic B taldeen arteko partida.
Larunbat honetan, Euskal Telebistak San Miguel Ligako Hondarribiko Ikurriña eskainiko du zuzenean 18:00etatik aurrera. Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri eta Ibon Gaztañazpik egingo dute estropaden gaineko kontakizuna.
20:00etan, ETBSat kateak futbol emankizuna osatuko du Eibartik zuzenean, Bigarren B Mailako Eibar-Athletic B norgehiagoka eskaintzeko. Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola izango dira berriemaile.