telebista
22:15ean
'Que se mueran los feos' komedia izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Eliseo eta Nati itsusiak dira, ez dute zorterik izan bizitzan eta Pirinioetako herri txiki batean topo egingo dute elkarrekin, elkar ikusi gabe 20 urte eman ostean.
-
Carmen Machi eta Javier Camara 'Que se mueran los feos' filmaren fotograma batean
Gaur gauean, ETB2k Que se mueran los feos komedia eskainiko du. Nacho Garcia Velillak zuzenduriko pelikularen protagonista nagusiak hauek dira: Javier Camara, Carmen Machi, Juan Diego, Hugo Silva, Tristan Ulloa, Maria Pujalte eta Chus Lampreave.
Eliseo (Javier Camara) itsusia, herrena eta ezkongabea da, eta ez du bere bizitzako amodiorik aurkitu. Nati (Carmen Machi) ere ez da oso polita, bularreko minbizia gainditu du eta senarraren desleialtasunaren berri izan du. Eliseok uste du bere bizitzako unerik txarrenak etortzear daudela, eta Natik guztiz kontrakoaren esperantza du. Eliseoren ama hildakoan, elkar aurkituko dute berriz, hogei urteren ostean, Pirinioetako euren herrian.
Ez galdu Que se mueran los feos komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.