Itxi

telebista

Nafarroarako deskonexioan

"Navarra Directo" astelehen honetan itzuli da ETB2ra eta eitb.eus-era

EiTB

Oihane Garzaron kazetariak aurkezten du 14:30ean Nafarroarako deskonexioan eskaintzen den eguneroko albistegia.

  • Oihane Garzaron kazetariak "Navarra Directo" aurkeztuko du.

    Oihane Garzaron kazetariak "Navarra Directo" aurkeztuko du. Argazkia: EiTB

Bi hilabete eta erdiko geldialdiaren ostean, Nafarroarako deskonexioan ematen den eguneroko "Navarra Directo" albistegia ETB2ko programaziora itzuli da astelehen honetan. Iñigo Ziganda, Amaia Nadal, Izaskun Artigas, Lourdes Biurrun eta Susana Erroz kazetariek Nafarroako txoko interesgarrienak ezagutuko dituzte, foru erkidegoan gertatzen dena ikusleei hurbiltzeko asmoarekin. 

Oihane Garzaron kazetariak gidatzen duen albistegiak gaurkotasunak dakartzan berri guztiak gertutik aztertuko ditu, eta arreta berezia jarriko dio COVID-19ak sortutako pandemia eta krisialdiaren azken ordukoari. Politika, gizarte gaiak, kultura eta kirolak... denetariko edukiek eta testigantzek izango dute tartea bertan, beti bezala. 

Bestalde, sare sozialek berebiziko garrantzia izaten jarraituko dute, saioaren eta ikusleen arteko komunikazioa indartzeko. Facebook, Twitter, Instagram eta eitb.eus webgunean duen atal bereziaren bidez helaraziko ditu "Navarra Directo" saioak landutako gaiak. 

Erreportajeak, zuzeneko konexioak, elkarrizketak eta azken orduko gertaerak bilduko ditu albistegiak, eta zeresanik duen ororen bozgorailua izaten jarraituko du; Nafarroako Foru Erkidegoan gertatzen den guztiaren isla, estilo zuzen eta hurbileko batekin.

"Navarra Directo" saioa, astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, Nafarroarako deskonexioan, 14:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.