telebista
20:50ean
ELA sindikatuko Mikel Noval, asteleheneko 'Azpimarra'n
A.A.
EITB
Solasaldian Gaizka Aranguren, Karlos del Olmo eta Ainhoa Aznarezek hartuko dute parte.
Mikel Noval ELA sindikatuko fiskalitate kontuetan aditua hartuko du gonbidatu Maddalen Iriartek asteleheneko 'Azpimarra' saioan. Fiskalitateaz piztu den eztabaidaren harira, urtero-urtero gai honetaz ELA sindikatuarentzat txosten zabal eta zehatza egiten duen taldearen buruarekin hitz egingo dute. Bestalde, solas-tartera Gaizka Aranguren, Karlos del Olmo eta Ainhoa Aznarez etorriko dira.