Itxi

telebista

22:30ean

'Desnudo entre lobos', gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EiTB

Saioak, gainera, Mila Kunis eta Ashton Kutcher hartuko ditu protagonista, eta sanferminak ospatuko ditu, jaietan girotu diren pelikulen irudiekin.

  • "Desnudo entre lobos" filmaren irudia

    "Desnudo entre lobos" filmaren irudia. EiTBko bideo batetik hartuta

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Desnudo entre lobos, benetako gertakarietan oinarritutako filma, eskainiko du. Bigarren Mundu Gerran Alemaniako Bucherwald kontzentrazio-esparruko presoek lau urteko ume bat ezkutatu zuten naziek inolaz ere aurkitu ez zezaten. Bruno Apitz idazlearen Desnudo entre lobos eleberriak jasotzen du umetxoaren istorioa, eta asteartean ikusgai izango den filmak liburua hartzen du oinarri. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak azalduko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, udako atalak berreskuratuko ditu saioak. La pareja más guapa del mundo atalean, esaterako, Mila Kunis eta Ashton Kutcheren arteko harremanaz arituko dira.

Horrez gain, zinemaren historiako soinu-banda onenak ekarriko ditu gogora Tu banda sonora favorita atalak.

Amaitzeko, sanferminak ospatuko dituzte, Iruñeko jai ospetsuetan girotu izan diren pelikulen irudiak eskainiz.

"La Noche de... Desnudo entre lobos" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.