telebista
22:30ean
'Escuadrón suicida' filma, gaur gauean, "La Noche de..." saioan
EiTB
'La pareja más guapa del mundo' eta 'VaScaciones de película' atalez gain, filmetako akatsen bilduma ekarriko dute.
-
Jared Leto Jokerren paperean 'Escuadrón suicida' filmaren fotograma baten
Gaurko "La Noche de…" saioan, Felix Linaresek Escuadrón suicida akziozko filma aurkeztuko du. Superheroien zinemari buelta emango dio film honek; izan ere, oraingoan, mundua salbatu beharko dutenak supermaltzurrak izango dira. 22:30etik aurrera, Will Smith, Margot Robbie eta Jared Leto protagonista nagusien xehetasunak eta bitxikeriak eskainiko ditu ETB2ko saioak.
Horrez gain, La pareja más guapa del mundo atalean, Emily Blunt eta John Krasinski bikoteari buruz hitz egingo dute. Bestalde, udako VaScaciones de película atalean, gure geografiako agertokiak errepasatuko dituzte. Horien artean, Gaztelugatxeri buruz solastatuko dira, noski; paraje harrigarri hau istorio odoltsuz inguratuta dago. Hugh Jackmanekin batera, Kontxan ibiliko dira, eta Donostia osoa ikusiko dute Woody Allenen film berriari esker.
Azkenik, akats zinematografikoen bilduma dibertigarria ekarriko dute. Adibidez, Señor y Señora Smith pelikulan, Brad Pitt hainbat huts egiten ikusiko dugu.
"La Noche de..." saioa asteartero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.