Itxi

telebista

Txirrindularitza eta pilota

Dauphiné Kriteriumeko 3. etapa eta pilota jaialdia Mallabitik, gaur, zuzenean

EiTB

21:15ean, "ETB Kantxa" saioan Elordi-Tolosa vs. Arteaga II- Ibai Zabala eta Elezkano II-Mariezkurrena II vs. Jaka-Albisu pilotarien arteko partiduak eskainiko dira.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Dauphiné Kriterium txirrindularitza lasterketako hirugarren etapa. Corencen hasi eta Saint-Martin-de-Belleville herrian izango du bukaera, guztira, 157 km-ko etapa izango da. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfotso Arroiok egingo dute kontakizuna.

Lasterketa igandera arte eskainiko da, gaur, 15:15ean, eta asteburuan berriz, 15:40ean.

Gauean, 21:15ean, "ETB Kantxa" saioak Elordi-Tolosa vs. Arteaga II- Ibai Zabala eta Elezkano II-Mariezkurrena II vs. Jaka-Albisu pilotarien partiduak eskainiko ditu Mallabitik, ETB1en eta eitb.eus-en.