telebista
Datorren astean
Alizia German agurtzera joango da ospitalera
Familiak German bizirik mantentzen duen makina deskonektatzea erabaki du.
-
Alizia. Argazkia: EITB.
Familiak German bizirik mantentzen duen makina deskonektatzeko erabakia hartu du eta erabakia irmoa da. Ondorioz, Alizia Germani agur esatera joango da ospitalera.
Ernestok Madariaga ontziolaren jabego osoa nahi du. Hala ere, bere asmoak ezkutuan mantenduko ditu.
Ines arduratuta dago bere amaren desagerketa dela eta. Bi zikloturistek aurkituko dute emakumearen gorpua. Ines moja da eta Elizako justiziarekin argitu gabeko afera bat dauka. Gainera, ordenatik kanporatua izateko arriskua du.
Gazteek kanpaldia izango dute. Egonaldi horretan agerian geratuko dira Malenen eta Lukasen lagunen arteko desadostasunak. Itxasok ez du gustuko Malen. Joanak eta Manexek beren maitasuna adieraziko dute azkenean. Geroago, Manexek albiste desatsegin bat jasoko du.