Itxi

telebista

Audientzia

'El precio de la libertad' tvmovie-ak audientziaren babesa jaso du

A.H.

EITB

272.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmaren bukaerarekin eta euskaldunen bigarren aukera izan zen prime-time ordutegian.

  • 'El precio de la libertad'. Argazkia: EITB

El precio de la Libertad  filmaren aurkezpenak oihartzun handia izan zuen Donostiako Zinemaldian eta telebistan eskainitako emanaldiek ere arrakasta izan dute. Asteartean tvmovie-aren bigarren eta azken atala eskaini zuen ETBk 'La Noche de...' saioaren barruan eta oso harrera ona izan zuen audientziaren artean. 272.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmarekin uneren batean eta, batez beste, 91.000 ikus-entzulek jarraitu zuten, bere osotasunean, Mario Onaindia politikariaren bizitza ardatz hartzen duen ekoizpena.

El precio de la Libertad filmaren bigarren atala euskaldunen bigarren aukera izan zen prime-time ordutegian eta % 11,9ko sharea lortu zuen. Bestalde, Felix Linaresek 'La Noche de.. ' saioan egindako filmaren aurkezpenak ere harrera ona izan zuen, 127.000 ikus-entzuleko batezbestekoa eta % 13ko audientzia zatia lortu baitzituen.

Aurreko astean 'La Noche de...' saioaren baitan eskainitako tvmovie-aren lehenengo zatiak audientzia zatiaren % 15 bereganatu zuen eta batezbeste 114.000 ikus-entzulek jarraitu zuten emanaldia.

Blogmedia ekoiztetxeak egin du tvmoviea eta Ana Murugarren egile nafarrak zuzendu du. Aktore taldean, berriz, Quim Gutierrezek Mario Oraindiaren rola betetzen du, Andres Herrera da Teo Uriarte, Mikel Losada Txutxo Abrisketa eta Leyre Berrocal Esozi Leturiondo. Horrez gain, Chete Lerak Isidro Infante hezurmamitzen du, Xavi Boadak Roson ministroa eta Patricia Urrutia, berriz, Ustaranen emaztea da.