telebista
ZINEMA ETB-N
'La cocinera del presidente' filma ikusgai, gaur gauean, ETB2n
A.A. | EiTB
22:15ean hasiko da Frantziako presidentearentzat lan egin zuen François Miterrand sukaldariaren historian oinarritako filma.
-
Catherine Frot eta Jean d'Ormesson 'La cocinera del presidente' filmean
Euskal Telebistak La cocinera del presidente filma emango du gaur, 22:15ean, bigarren katean. François Miterrand Frantziako presidentearentzat lan egin zuen sukaldariaren benetako historian oinarrituta dago kontakizuna.
2012an estreinatu zen Christian Vincentek zuzendutako film luzea, eta Catherine Frot aktorea du protagonista nagusi. Hain zuzen ere, urte hartan urrezko Cesar sarietarako izendatu zuten film honetan egindako lanagatik.
Hortense Laborie sukaldariaren azalean sartu zen Frot. Périgord eskualdeko izen handiko sukaldari honek Eliseora joateko deia jaso zuen, presidenteak bere amonak bezala kozinatzen zuen sukaldaria behar omen zuelako. Jean d'Ormesson aktoreak gorpuztu zuen pelikula honetan Frantziako presidente izan zena.