telebista
Dokumentala
Nepaleko Tamur ibaian behera, igandean, ETB-1en
A.H.
EITB
Euskal Telebistak Kangchenjungako harri-bitxia erakutsiko duen dokumentala eskainiko du 13:30etik aurrera.
-
Tamur, la joya del Kangchenjunga. Argazkia: EITB
Nepal barrualdetik bidaiatzea abentura bat bizitzea baino gehiago da. Denboraren makinaren bitartez Asia osoko lekurik eder eta benetakoenetako batean murgiltzea da, hain zuzen. Euskal Telebistak igande honetan, Tamur, Kangchenjungajko harri bitxia dokumentalarekin, lau eguneko ibilaldia egingo du haranen eta Himalaiako mendien artean Dooban herriraino iritsiz. Bertan hasten da sei eguneko jaitsiera Tamur ibaian behera. Achuut-ek eta Txusek zuzendutako espedizioak berbaz adierazi ezin diren bizipenez gozatuko du ibaian zehar hango jendearekin hartu-eman zuzenean, ibaia biziaren ikurra baita Nepalen.
Tamur, Kangchenjungajko harri bitxia igande honetan eskainiko da goizeko 13:30etik aurrera ETB-1en.