telebista
Kirolak
Frantziako Tourra eta pilota izango dira ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Arratsaldean Frantziako Tourra eskainiko da, eta gauean, "ETB Kantxa" tartean, binakako bi pilota partida.
-
Pilotari baten eskua. Argazkia: EiTB
Gaur, arratsaldea Frantziako Tourrarekin hasiko dugu. 19. etapa horretan, 15:00etatik aurrera, Bourg-en-Bresse eta Champagnole arteko lasterketa izango da ikusgai. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira 160 kilometroko lasterketaren berri emango dutenak.
Eguneko bigarren emanaldia 21:55ean hasiko da "ETB Kantxa" tartearekin. Binakako bi pilota partida jokatuko dira Lizarratik, eta Joseba Urkiola, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz izango dira partiden berri ematearen arduradunak. Lehendabizi Arteaga II eta Urretabizkaia II pilotariak Zabala eta Untoriaren aurka aritu beharko dute, eta ondoren, Bengoetxea VI.ak eta Martijak osatutako bikotea Altuna III.naren eta Imazen aurka jardungo dira (Caixabank Mastersa).
Zuzeneko bi kirol emanaldiak ETB1 zein eitb.eus-en bidez eskainiko dira.