telebista
Ostiralean
Lehen asaltoan izandako K.O. historikoak 'Boxeo izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, etorkizun handiko bi borrokalari gazte ezagutuko dituzte saioan: Gary Russell eta Javier Fortuna.
-
'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren hasieran, boxeoaren historian izan diren lehen asaltoko K.O. ikusgarrienak gogoratuko dituzte, horien artean, Joe Louis, Rocky Marciano, Sonny Liston, Muhammad Ali edo Mike Tysonek lorturikoak.
Emanaldiaren bigarren zatian, gaur egungo boxeolari gazte eta bikain batzuk ezagutuko dituzte. Esate baterako, Gary Russellek 23 urte ditu. Afizionatu mailan emaitza onak lortu zituen eta profesionaletan orain arte egindako 17 borrokaldietan nagusitu da. Bere azken borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, Leonilo Mirandaren aurka eginikoa. Etorkizun bikaina duen beste boxeolari bat Javier Fortuna da. 20 urte. 13 neurketa egin ditu profesional mailan eta denak irabazi. Derrick Wilsonen aurkako norgehiagoka ikusgai izango da ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan 22:30ean ETBK Sat katean eta 00:20etik aurrera ETB-1en dago ikusgai.