Itxi

telebista

22:15ean

'El Coro' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Haurren koru entzutetsu baten zuzendariaren (Dustin Hoffman) neurri zorrotzek 11 urteko mutiko umezurtz bat (Garrett Wareing) musika maitatzera eramango dute.

  • 'El Coro' filmaren fotograma

    'El Coro' filmaren fotograma

Gaur gauean, ETB2k El Coro (Boychoir) filma eskainiko du. François Girardek zuzenduriko pelikularen protagonistak dira, besteak beste, Garrett Wareing, Dustin Hoffman, Kathy Bates, Eddie Izzard eta Josh Lucas.

AEBko barnetegi musikal famatu batean, haurren munduko abesbatza famatuenetakoaren zuzendari zorrotza (Dustin Hoffman) Stet (Garrett Wareing) gaztearen aparteko talentuaz jabetuko da. Stet 11 urteko mutiko liskargilea da, eta bertan ari da ikasten ama hil ondoren mezenas anonimo batek emandako laguntzari esker. Zuzendariaren neurri zorrotzek musika maitatzera eramango dute Stet mesfidatia.

Ez ezazu galdu El Coro filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema