telebista
22:15ean
'Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho?' komedia, gaur gauean, ETB2n
EITB
Kultura topikoak landuko ditu filmak bikote protagonistaren eskutik, horien lau alabak herrialde eta kultura ezberdinetako gizonezkoekin ezkonduko baitira.
-
'Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho?' filmaren promoziorako irudia
Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho? komedia eskainiko du ETB2k gaur gauean. Arrakasta handia izan zuen Frantzian; izan ere, lehen tokian izan zen hango zinema-aretoetan.
Philippe de Chauveronek zuzendu zuen eta Christian Clavier (Astérix y Obélix contra César) eta Chantal Lauby (La jaula dorada) ditu protagonsita filmak. Ary Abittanek (Con los brazos abiertos), Medi Sadounek (Mea culpa), Elodie Fontanek (Misión País Vasco) eta Emilie Caenek (Intocable) osatzen dute aktore-zerrenda.
Komedia frantses dibertigarri honek Claude eta Marie Verneuil senar-emazte kontserbadore eta katolikoak ditu protagonista. Bikoteak balio eta ohitura tradizionalen arabera hezi ditu lau alabak, baina horiek beste modu batera bizitzea erabaki dute: alaba nagusia musulman batekin ezkondu zen; bigarrena, judu batekin; eta hirugarrena, txinatar batekin. Gurasoek alaba gazteena dute oraindik eurek hasitako bideari jarraitzeko.
Ez ezazu galdu Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho?, gaur, 22:15ean, ETB2n.