Itxi

telebista

Asteazkenetik aurrera

'Consumidores', berriro Carlos Sobera eta Adela Gonzalezekin

A.E.

EITB

Tarte berri garrantzitsua izango dute: kontsumitzaileen dastaketa. Lehen saioa kola edariei buruzkoa izango da.

  • 'Consumidores'. Argazkia: EITB

    'Consumidores'. Argazkia: EITB

Asteazkenean ETB-2n 'Consumidores' saioaren bigarren denboraldia hasiko da Carlos Sobera eta Adela Gonzalezen eskutik. Berritasun garrantzitsua dakar saioak: kontsumitzaileen dastaketa tartea estreinatuko dute. Lehen saioa kola freskagarriei buruzkoa izango da. Kontsumitzaileek edari ezberdinak probatu ondoren, euren gustuen inguruan iritzia emango dute.

Hamabostero egingo du 'Consumidores'ek dastaketa hori. Gama bereko produktuak alderatzeko azterketaren tartearekin txandakatuko dute dastaketaren atala.

Lehen saioan, kola edariei buruz arituko dira. Coca Cola, Pepsi eta gisa bereko beste edari batzuk bereizten ote ditugun galdetuko dute. 40 lagunek probatu dituzte lau edari ezberdin. Emaitzak eta ondorioak asteazkenean emango ditu ezagutzera 'Consumidores'ek.

Eztabaidak ere leku garrantzitsua izango du denboraldi honetan. Lehen saioan, askotan amorru eta haserrea eragiten duten arreta telefonoei buruz arituko dira. Kontsumitzaile askok arreta telefonoak doan izatea eskatzen dute. Halaber, azaltzen dituzten arazoei konponbidea emateko gai diren profesionalak nahi dituzte telefonoaren beste aldean.

Zergatik dute hain ospe txarra zerbitzu hauek? Zenbait enpresa aholku eta erreklamazioen kontura negozioa egiten ari ote da? Ikerkuntza zerbitzuak bezeroaren arreta zerbitzuak zein kostu izan dezakeen ikertu du. Zeintzuk dira arreta zerbitzurik okerrena eskaintzen dituzten telefono konpainiak? Kontsumitzaileen Bulegoraren Elkarteak egindako txostenetik abiatuta landuko dute zerrenda. Nork hartzen gaitu zerbitzu hauetan? Gure zalantzak argitzen al dituzte edo gehiago nahasten al gaituzte? Eztabaida mamitsua saioan sortuko dena.

Parte hartzea bultzatu eta informazioa eskaintzea izango dira 'Consumidores' saioaren ardatzak. 'Consumidores' saioaren helburua egun-eguneko gaiak kontsumitzaileen eskubideen ikuspegitik erakustea da. Eskubide horiek nola erabili behar dituzten kontatzen eta eguneroko bizitzan erabaki zuzenak hartzen laguntzen saiatuko dira. Honako gai hauek jorratuko dituzte saioan: elikadura, osasuna, ekonomia, garraioa, energia, teknologia berriak, hezkuntza, kirola, aisialdiaren kudeaketa eta kontsumo jasangarria, besteak beste.

'Consumidores' asteazken honetan, urriaren 19an, 22:15ean emango da ETB-2n.