telebista
22:00etan
Ramon Agirre, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Elkarrizketatzaileek bere bizitza pertsonal eta profesionalaz galdetuko diote.
-
Ramon Agirre. Argazkia: EITB
Duela 25 urte telebistan aritu izan zen eta gaur egun indar berrituz bueltatu da Ramon Agirre Euskal Telebistara 'Goenkale'ren eskutik. Bidean antzerkia, zinema eta telebistan ibili da, bai protagonista modura baita beharrezkoa den protagonistaren ondoko aktore lanetan ere.
Aste honetan 'Anitzele' saioan, bere bizitza eta ibilbidea gogoratuko dute. Lan horretan Xabier Euzkitzerekin batera, Maitena Salinas eta Maite Eskarmendi kazetaria izango dira, besteak beste.
Horrez gain, Mikel Elizegiren azterketa soziologikoak Agirreren zaletasun ezkuturen bat agerraraziko du eta Joana Lasherasek bere alderik, intimoenean arakatuko du gonbidatua. Amaitzeko, Mikel Anterok Agirreren bizitzari musika jarriko dio.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en