Itxi

telebista

Kirolak

Futbola eta pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Bigarren B Mailako SD Amorebieta vs Barakaldo CF futbol partidua eta Tolosako pilota jaialdia izango dira ikusgai.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EITB.

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango dira larunbatean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

15:45ak aldera, Bigarren B Mailako Amorebieta vs. Barakaldo futbol partida eskainiko da. Urritxeko zelaian jokatuko da, eta horren jarraipena, Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute.

Ondoren, 17:30ean, "ETB Kantxa" saioan Beotibar frontoian jokatuko duten Tolosako pilota jaialdia izango da ikusgai. Binakako bi partida eskainiko dira. Lehenik, Bakaikoa-Elizegi vs. Zabla-Erostabe arituko dira jokoan, eta ondoren, Irribarria-Imaz vs. Zubizarreta III-Rezusta. Partiduen kontakizuna, Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute.