Itxi

telebista

ETB-1 eta ETB-2n

Biarritz bisitatuko du aste honetako 'Kresala' saioak

A.H.

EITB

Horrez gain, Deban izango dira arrain txikien arrantzan.

  • Pedro Garcia Larragan, 'Kresala' saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Kresala' saioa Biarritzen izango da bertako Cité de l'ocean et du surf museoan. Bertatik hainbat erreportaje ezberdin aurkeztuko ditu Pedro Garcia Larraganek. Juan Pablo Soler 'Jupa' surflari eta shaper aditua ezagutuko du 'Kresala'k Bakion eta Unai Basurkoren azken espedizioaren berri ere izango dute.

Horrez gain, arrain txikien arrantza egingo dute Deban. Karabarrokak arrantzatzera irtengo dira eskarmentu handiko arrantzale baten laguntzaz.

'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en eta igandean 12:25etik aurrera ETB-2n.