Itxi

telebista

Audientzia

'Goenkale', gazteen lehenengo aukera astearte gauean

A.H.

EITB

Astearteko atalak saioak urte osoan izandako audientzia daturik altuena lortu zuen.

  • 'Goenkale', 18. denboraldia. Argazkia: EITB

    'Goenkale', 18. denboraldia. Argazkia: EITB

'Goenkale' telesaileko astearteko atalak, Xentimorik gabe, saioak urte osoan lortutako audientzia datu altuena izan zuen. Horrez gain, 13 eta 25 urte bitarteko publikoaren artean nagusitasuna lortu zuen bere ordu tartean eta gazteen %22,4ko audientzia zatia eskuratuz, target edo adin tarte horretan bigarren aukera izan zen egunean zehar.

Bestalde, euskaldunen artean oso harrera ona izan zuen saioak, euskaldunen %17,4k jarraitu zuten astearteko emanaldia, alegia.

'Goenkale' Euskadi zein Estatu mailan izandako telesailik luzeena da, hemezortzi denboraldi daramatza airean. Audientziak leial jarraitzen du, 1994ko abuztuan Arraldeko pertsonaien istorio eta abenturen berri lehenengo aldiz eman zuenetik.