Itxi

telebista

22:30etik aurrera

Binakako finalerdietako partida, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Ezkurdia - Martija vs Agirre - Albisu bikoteen artean jokatuko da partida.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Gaur, 22:30ean, zuzenean, bi pilota partida eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, binakako partida bat jokatuko dute Elordi - Bikuña vs Alberdi - Larunbe pilotariek. Eta ondoren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken neurketa jokatuko da Ezkurdia - Martija vs Agirre - Albisu bikoteen artean. Bikote irabazleak asteartean izango du finala Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka.

Biak Bilbon jokatuko dira, eta kontakizuna, Joseba Urkiolak, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek egingo dute "ETB Kantxa" saioan.