Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B Mailako futbola eta pilota, gaur, zuzenean, EITBn

EITB

Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko final laurdenak Elezkano II eta Altuna III pilotariek jokatuko dute.

  • Futbola.

    Futbola. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, abenduak 12, futbola eta pilota eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.

15:45ean, Bigarren B Mailako SD Amorebieta vs Arenas taldeek jokatuko dute Urritxeko zelaian. Partidaren jarraipena Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute.

Ondoren, 17:45ean hiru pilota partida eskainiko dira. Lehenik binakako partida bat jokatuko dute Peña II - Rezusta vs Zubizarreta III - Zabaleta pilotariek. Gero, eguneko partida nagusia eta promoziokoa jokatuko dira, Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko final laurdenak. Lehenik, Elezkano II eta Altuna III pilotarien arteko neurketa izango da ikusgai eta promoziokoan berriz, Dario eta Arteaga II.na arituko dira aurrez aurre. "ETB Kantxa" saioan jarraipena egingo dute Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek.